ENTRENATZEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK

ENTRENAMENDUAREN OINARRIZKO 10 PRINTZIPIOAK. 

Printzipio hauek jarraituz, entrenamenduaren prozesu guztian hobeto entrenatuko dugu eta aldez aurreko finkatutako helburuak arinago lortuko ditugu.

  1. Entrenamenduan parte hartze aktiboa eta kontzientea izatearen printzipioa.

Kirolaria da entrenamendu prozesuaren erdigunea.

Entrenatzailearen eta kirolariaren artean komunikazio estua egon behar du, eta programazioak elkarren artean egin behar dira.

Adib. Mireia Belmonte eta bere entrenatzaileak harreman oso ona daukate eta honek planifikazioan laguntzen dio. 

sintitulo

  1. Indibidualtasunaren printzipioa

Entrenamendu berberak gutako bakoitzarengan eragin ezberdina izango du. Are gehiago, entrenamendu berberak ere, pertsona berdinarengan egokitzapen ezberdinak eragingo ditu hainbat faktoreren ondorioz: elikadura, nekea, loa, atsedena, motibazioa, eguraldia,…gizaki guztiak ezberdinak gara-eta, herentziaz jaso ditugun ezaugarrien menpe gaude-eta. Hortaz, entrenamendurik egokiena, faktore horiek guztiak kontuan hartuko dituena izango da.

Adib: Atletismoko talde batean maila desberdineko kirolariak daudenez, bakoitzaren planifikazio indibiluala egingo du entrenatzaileak.

  1. Lan jarraiaren printzipioa

Entrenamendua prozesu bat da eta era jarraian antolatua egon behar du. Noizbehinka egiten diren saioak ez dute egokitzapen egonkorrik sortzen, horretarako lan jarraia behar da, ondo antolatutakoa.

Adib. Forma hartuta genuenean, edozein arrazoirengatik, hilabetea igerilekura joan gabe egon ondoren, abiadura serieak egiten hasiz gero, lesionatzeko arrisku handia izango dugu.

media_principiante

  1. Barietatearen printzipioa

Zenbat eta mugitzeko esperientzia  ezberdin gehiago bizi izan, orduan eta mugitzeko ahalmen aberatsagoaren jabe izango gara, eta edozein egoera berriren aurrean erantzun egokiena emateko gaitasun handiagoa izango dugu.

Ariketa berdina behin eta berriz errepikatuta, gorputza estimulu horretara ohitu egiten denez, ez du inongo eraginik ez eta hobekuntzarik eragingo.

Entrenamenduak aspergarriak izango direnez, kirolariarengan motibazio falta sor dezake.

Adib. Egunero 10 kilometroz erritmo berdinean entrenatzen duen korrikalari batek, astean 70km, lasterketa egunean ezin du azkarrago joan, eta aldiz, astean 4 egunetan 50 kilometro egingo balitu, 4 entrenamendu ezberdinekin; estentsiboa, serieak, indarra,…, asko hobetuko lituzke bere emaitzak.

  1. Progresiboki  esfortzuak handitzearen printzipioa

Entrenamenduak egiteko garaian intentsitatearen edo zailatasun maila apurka- apurka igotzen joan behar da.

Adib: Errugbian oinarrizko ariketa zein arauekin jardun eta oinarrizko maila hori lortzen joan ahala zailtasun handiagoa duten ariketekin hasi progresiboki.

  1. Alde aniztasun eta espezifikotasunaren printzipioak

Edozein lan espezifiko burutu aurretik, oinarri sendoa eta aberatsa beharko dugu, eta maila hobea lortzen dugun heinean, entrenamendu espezifikoek lan orokorraren lekua hartuko dute.

Giza-gorputzak denbora behar du egokitzapenerako, eta prozesua azkartzen saiatzen garenean beste ahalmen asko landu gabe utzi ditugunez, epe luzerako lorpen eta hobekuntzak guztiz mugatuta geratuko dira.

Adib. Haur batek, kirol espezifiko eta postu espezifiko batean buru belarri hasi aurretik, jarduera fisiko eta kirol anitzetan arituta, oinarri zabala lortuko du, kirol espezifiko horretan gorago iritsi ahal izateko.

  1. Gainkargaren printzipioa

Lan-estimuluek, gutxiengo karga behar dute gure gorputzarengan eragina izateko. Nolabaiteko nekerik sortzen ez duten ariketek, ez dute eraginik izango.

Adib:Gimansioan 2kg-ko mankuernekin hainbat errepikapen egitea.

big_8750ce0c0c834a88be7e9736ff96aa1dcurlbicepsconbarra

  1. Transferentziaren printzipioa

Edozein ariketa egiten dugula ere, honek gorputzean eragina izango du, eta gure helburu den kirolarekiko eragina izango du. Bilatu behar duguna zera da, eragin horren transferentzia positiboa izan dezan.

Adib. Txirrindulari batentzat iraupen eskia egiteak transferentzia positiboa eragiten du, baina ezetz ikusi txirrindulari bat futbolean jolasten!

+ positivo, neutro eta negativo

  1. Alderantzizko akzioaren printzipioa

Entrenatzeari utziz gero, denbora laburrean galtzen dira egokitzapenak, entrenamendu eta saio askotan zehar irabazitakoak. Hau da, irabaztea kostatzen dena baina bi aldiz errazago galtzen da!

Adib: Lesio bat jasanez gero gure gorputzak egindako aldaketak pikutara joango dira.

cuerponadador

Swimming - Men's 100m Freestyle - Heats

  1. Konpentsazio anitzaren printzipioa

Esfortzuaren ondoren, gorputzak oreka egoerara bueltatzeko erreakzionatzen du, baina egokitzapen horiei esker, hasierakoa baina maila handiago batetara iritsiko gara.

Baina zer behar dugu, gorputzak egokitzapenerako tartea har dezan? Atsedena eta elikadura egokia.

Entrenamendua, lana eta atsedena integratzen duen prozesua da. Lan asko egin eta atseden gutxi egiten duenak, gain entrenamenduetan eta lesioetan erortzeko arrisku handia dauka.

Adib: Entrenatu ondoren galdutako elikagaiak berreskuratzea.

  1. Atseden-printzipioa

Entrenatzea bezain garrantzitsua da ondorengo atsedena. Ondo entrenatuz gero, egokitzapen handienak atseden fase honetan ematen dira.

images-2

  1. Materialaren erabilpena printzipioa.

Txapelketa egunean ez da komeni ohiko materiala ez dena erabiltzea.adidas-supernova-glide-6-zapatillas-de-running-para-hombre-color-naranja-talla-42-23-0-3zapatillas

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s